Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Irakasmaila ez-unibertsitarietarako hezkuntza-softwarearen produkzioa laguntzea.
Software produktoreak
650.000,00 euro
AGINDUA, 2007ko irailaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, hezkuntza-softwaregintzarako laguntza-bideetara dei eginez (Eima III).
EBAZPENA, 2007ko azaroaren 26koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, euskarazko hezkuntza-softwaregintzarako laguntzetarako deialdian (EIMA III) erabiltzeko dagoen zenbateko osoa aldatzekoa.
Tef.: 945-018343
Fax: 945-018336
E-mail: huiseima@ej-gv.es
Eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa:
1.– Proiektuaren dokumentazioa. Ondoren zerrendatzen diren agiri hauen guztien bina kopia aurkeztu beharko dira:
a) Aurkezpen-txostena. Proiektuaren justifikazioa, non eta nola sortua den, zein hezkuntza-xede jakini erantzun nahi dion eta aplikatzeko aukera konkretuak.
b) Aurkeztutako proiektuak, aurretik, Hezkuntza Sailaren onespenerako eskaera egina edota onespena jasoa badu, egoera horren berri ematen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
c) Gida didaktikoaren azalpena (ikus 20. artikulua).
d) Testuen azalpena edota eredua. Euskararako egokitzapenen kasuan, egingo diren itzulpenen proba eta itzultzailearen datuak azaldu behar dira.
e) Gidoi teknikoa edota "demoa", edota jatorrizko programa, kasuan-kasuan. Derrigorrezkoa da erabiliko diren oinarrizko algoritmoak zehaztea, sortuko diren grafikoen eta animazio-simulazioen ereduak aurkeztea, gai bakoitza nola eta zein prozeduraz landuko den zehaztea, ariketa-ereduak aurkeztea.
f) Diru-aurrekontu zehaztua eta justifikatua, produktore bakoitzak ohi duen moduan.
2.– Norbanako edo enpresa produktorearen dokumentazioa. Aurkezten diren dokumentuak kopiak badira, kotejatuak edo egiaztatuak izango dira ezinbestean.
a) Eskatzailea pertsona fisikoa denean, bere NANaren fotokopia. Eskatzailea enpresa bat denean, berriz, O.K. (Ondasun Komunitatea), S.A. (Sozietate Anonimoa), S.M. (Sozietate Mugatua), etab. enpresa sortzearen akta edo eskritura, ordezkari legalaren izendapenaren eta NANaren kopia aurkeztu beharko da.
b) Produkzio-enpresen kasuan, IFZren (Identifikazio Fiskalaren Zenbakia) kopia aurkeztu beharko da.
c) Kasuan kasuko foru-aldundiak edo hazienda publikoak sinaturiko ziurtagiria, produkzio-etxea bere zergen ordainketan egunean egotea ziurtatzen duena.
d) Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiria, enpresen kasuan soilik (S.A., S.L. eta COOP.).
e) Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela ziurtatzen duen zinpeko aitormena, enpresaren ordezkari legalak sinatua.
3.– Norbanako edo enpresa produktoreak eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, "2.– Produktorearen dokumentazioa" ataleko dokumentuak bakarrak izan daitezke fitxa denentzat, e) puntukoa izan ezik.
4.– Goian adierazitako agiri bat edo beste administrazio honetara lehendik bidali bada, eta honen eskuetan dagoela bost urte baino gehiago igaro ez bada, eskatzaileak ez du berriro aurkeztu behar izango, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 35. artikuluan agintzen duenari jarraituz. Hala ere, eskatzaileak delako dokumentu hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen adierazi beharko dio Hezkuntza Sailari, eskabidea egitearekin batera.
5.– Serie baten jarraipenerako proiektua aurkezten denean, "1.– Proiektuaren dokumentazioa" ataleko c), d) eta f) puntuetako eskakizunak betetzeko, egindako programen bi ale aurkeztuko dira.
2007/10/04 - 2007/11/03
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (EIMA III Atala)
Donostia kalea, 1
01010 - VITORIA-GASTEIZ
Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza
San Prudencio kalea, 18
01005 - VITORIA-GASTEIZ
Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza
Gran Via kalea, 85
48011 - BILBAO
Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza
Andia kalea, 13
20004 - DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Herri Administrazioaren Araubideak zehaztutako edozein tokitan.
Ez dira azaltzen
Hezkuntzako sailburuordea
Sei hilabeteko epean beranduenik.
2007ko abenduaren 28ko Ebazpena
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Eskabide-orria, Ordezkaritzetan, Euskara Zerbitzuan eta Interneten eskuragarri.
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
03/10/2007