Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza berriztatzea
 

A mailari dagokion azalpena

EIMA I (Euskal Ikasmaterialgintza, inprimatutako euskarrian)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa


Egitura atal kudeatzailea

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza


Xedea

Irakasmaila ez unibertsitarioetako euskarazko ikasliburu eta gainerako ikasmaterial idatzientzako diru-laguntzak ematea.


Nori Zuzendua

Argitaletxeak eta egile-editoreak.


Diru kopurua

1.260.000,00 euro

 

 


Araudia AGINDUA, 2008ko uztailaren 9koa, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA I).

 


Harremanak norekin

Izen-abizenak: Joxe Miel Odriozola
Tef.: 945 018343
Fax: 945 018336
E-mail:
huiseus4@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

1.– Eskabide-orriarekin batera honako material eta dokumentuok aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, laguntza-eskatzaileak:

a) Argitara emandako ikasmaterialaren bina ale.

b) Ikasmaterial bakoitzari dagozkion ISBNa eta lege-gordailua (M-5 inprimakia) egin izanaren agirien kopiak.

c) Ikasmaterial jakin bakoitza prestatzen eta argitaratzen egindako gastu mekanikoen laburpen zehatza. Ebazpena eman baino lehen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak gastu horien justifikazioa eskatu ahal izango du; horretarako, beharrezkoa denean, lan horiek aurrera eraman dituen enpresak luzatutako fakturak eskatuko ditu.

d) Aurkeztutako materiala argitaratzeko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela ziurtatzen duen zinpeko aitormena, enpresaren legezko ordezkariak sinatuta.

e) Laguntza-eskatzaileak banaketa-enpresari luzatutako faktura edo harekin sinatutako kontratua, ikasmateriala bana dezan. Dokumentu horretan azaldu beharko du merkatari-prezioak. Bestalde, ikasmaterial horrek erdarazko bertsioa baldin badauka, horren banaketarako dokumentua ere aurkeztu beharko da.

2.– Honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko ditu laguntza-eskatzaileak, ezinbestean:

a) Eskatzailea egile-editore beregain bat denean, bere NANaren kopia egiaztatua.

b) Eskatzailea argitalpen-enpresa bat denean (ondare-elkartea, SA, SM), enpresa-sortzearen akta edo eskritura, legezko ordezkariaren izendapen-eskritura eta bere NANaren kopia egiaztatua aurkeztu beharko da.

c) Enpresen kasuan, IFZren kopia egiaztatua.

d) Enpresen kasuan, Gizarte-segurantzaren ordainketan egunean egotearen ziurtagiri originala.

e) Dagozkion zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiri originala, kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinatua.

3.– Kopia egiaztatuen ordez originalak aurkeztuz gero, eta eskatzaileak hala eskatzen badu, original horiek itzuli egingo zaizkio beharrezko tramiteak egin ondoren.

4.– Eskatzaileak eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, artikulu honen bigarren idatz-zatian eskatutako dokumentazioa bakarra izan daiteke eskabide-orri guztientzat.

5.– Eskatzaileak 2. idatz-zatiko b) eta c) puntuetan adierazitako dokumenturen bat edo beste administrazio honetan lehenago ere aurkeztua baldin badu, eta ordutik hona bost urte igaro ez badira, ez du nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako dokumentu hori zein egunetan eta zein organo edo bulegotan aurkeztu duen Hezkuntza Sailburuordetzari adieraztea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 35. atalean agindutakoari jarraituz.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/08/16  -  2008/09/15


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (EIMA I Atala)
Donostia kalea, 1
01010 - VITORIA-GASTEIZ

ARABAKO HEZKUNTZA LURRALDE ORDEZKARITZA
Hezkuntza berriztatzeko lurralde burutza
San Prudencio kalea, 18
01005 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKOKO HEZKUNTZA LURRALDE ORDEZKARITZA
Hezkuntza berriztatzeko lurralde burutza
Gran Vía, 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO HEZKUNTZA LURRALDE ORDEZKARITZA
Hezkuntza berriztatzeko lurralde burutza
Andia kalea, 13
20004 Donostia-San Sebastián

Era berean Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legeak 38.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Hezkuntza sailburuordea


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean beranduenik




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

eskabide-orria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

14/08/2008