Lanbide Heziketa osatzen duten ikasketen helburua ikaslea prestatzea da gizartean eta enpresetan eskaerarik handiena eta etorkizunik hoberena duten lanpostuetara iristeko.
Gaur egun, pertsonaren bizitza aktibo osoaren zehar prozesu bat bezala ikusten da lanbide heziketa. Honela, bereizten da araututako prestakuntza eta etengabeko lanbide prestakuntzaren artean. Lehenengoa, eskola-adineko ikasleentzat zuzenduta, eta bigarrena langile aktiboentzat zuzendutakoak.
Araututako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza batera funtzionatzeko Lanbide Koalifikazioen Euskal Sistema dago.
Lanbide Heziketa arautua bitan banatzen da: oinarrizkoa eta berariazkoa.
Oinarrizkoa da DBHn eta Batxilergoan inpartitzen den lanbide munduari lotutako prestakuntza.
Berariazkoaren barnean, HEZIKETA ZIKLOAK ditugu, bai erdi mailakoak bai ta goi mailakoak. Zikloen edukiak lanbide eremu baten ezaguera tekniko-praktikoak dira.
|