Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Hezkuntza berriztatzea
 

Bekak, Laguntzak eta Dirulaguntzak / Literatura-Ibilbideak

Postontzia

Deialdia 2011-2012

Ebazpena, 2011eko urriaren 14koa, Lanbide Heziketako eta Hezkuntzako Estatuko Idazkaritzakoa, hain zuzen ere,  lurraldeko “Literatur Ibilbideak” lankidetza-programan parte hartzeko plazen deialdia egiten duena (BOE, 2011-10-25).

Programa hori 2011/2012 ikasturtean zehar Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleei eskainia da.

Ibilbidearen datak: 2012ko otsailaren 1tik ekainaren 15era.

 

Baldintzak

Parte hartu nahi duten ikasleek beren ikastetxeko zuzendaritzaren bidez egin beharko dute eskaera eta 20-24 ikaslek eta normalean eskolak ematen dizkieten bi irakasle laguntzailek osatutako taldeak izango dira; taldeek jardueran behar bezala parte hartzeaz arduratuko dira irakasleak ondore guztietarako.

Ikastetxeak parte hartzeko proiektua egingo du IV. eranskinean agertzen diren orientabide orokorren eta helburuen arabera.

 

Eskaerak aurkezteko epea:

  • 2011eko urriaren 26tik 2011eko azaroaren 15era arte (biak barne)

 

Eskaerak aurkezteko lekua:

  • Zuzenean:
    • Bilbao:  Gran Vía, 85 - 48011 Bilbao
    • Donostia:  Andia, 13 - 20003 Donostia-San Sebastián
    • Vitoria-Gasteiz:  Ramiro de Maeztu, 10 bajo - 01008 Vitoria-Gasteiz
  • Lurralde Ordezkaritzak

 

• Aurkeztu beharreko informazioa eta agiriak

• Gurasoen baimena

• Hautapenaren irizpideak

• Lurraldetik ibilbideen katalogoa

• Jarduera prestatzeko eta joan-etorrietako laguntzak