Araudia
- Aplikatu beharreko araudia honako Dekretu honetan bildu da: Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretua (39. EHAA, otsailaren 26koa), abenduaren 19ko 267/2000 Dekretuak (249. EHAA, abenduaren 30ekoa) eta ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuak (122. EHAA, ekainaren 28koa) aldatu zutena.
Informazioa
- Access 2000 aplikazioa bat garatu da bidaia-gastuen likidazioak sortzeko
Aplikazioak sortzen duen bidaia-gastuen likidazioa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dauden langile guztiek erabil dezakete, edozein eremutakoak direla ere: ikastetxeetakoak, laguntza-zerbitzuetakoak, lurralde-ordezkaritzetakoak eta zerbitzu zentralekoak.
Ordaindu beharreko zenbatekoak kalkulatzen ditu aplikazioak, eta, ibilbideei buruzko kontsultak egiteko, erabili beharreko interneteko helbidea ematen du:
http://es.mappy.com
Aplikaziorako sarbidea
Datu basea deskargatzerakoan "Artxibo hau ireki edo gorde nahi duzu?" galdetzen duenean GORDE sakatu behar da