Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Langileak
 

Erabilerraztasuna A

Langileak / Ordezkapenetarako Izangaiak - Hezkuntza Berezia


 

Ordezkapenetarako zerbitzua dago, ikasturtean zehar unibertsitatez besteko ikastetxe publikoetan sortzen diren langileen behin-behineko beharrak betetzea. Behar horiek betetzeko bidea objektiboa, gardena eta ahalik eta eragingarriena izan dadin, ordezkapenetarako izangaien zerrenda bakarra eratu da, honako lagunek osatua:

     1. Sare publikoko ordezkapenetako zerrendetan dauden izangaiek.

     2. Izangaien zerrendetan sartzeko eskatutako guztia bete, eta eskaera aurkeztu ere egin dutenek, zerrenda ireki denean.

   Hezkuntza bereziko hezitzaileak ordezkatzeko araudia hemen dago jasota: 2004ko maiatzaren 21eko ebazpeneanIII. eranskinean (2004ko ekainaren 17ko EHAA, 114 zenbakia).

       Urtero bezala, ikasturtea amaitu baino lehen, zerrendan dauden izangaien merezimenduak birbarematzeko prozesuari ekingo zaio. Prozesu horretan, izangaiek euren esku izango dute emandako zerbitzu berriak aurkeztu, izan daitezkeen akatsak zuzendu edo orain arte egindako aukeretan aldaketak sartzea:

   
1.- Ordezkapenak zer lurralde historikotan egin nahi diren.

2.- Lurralde bakoitzerako jardunaldi-aukera.

3.- Hizkuntza-eskakizunaren aukera.

4.- Titulu akademikoak.

5.- Emandako zerbitzuak.

6.- Espezialitateak.

7.- Beste datu batzuk.

    

Horretarako, ordezkapenetako izangaiek honako hau egin ahal dute:

  • Nork bere fitxa www.irakasle.net helbidean ikusi (postaz bidalitako pasahitzak erabiliz) eta inprimatu
  • Izangaiek bakoitzaren datuak jasotzen dituen fitxa bana hartu ahal izango dute Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan, eta, horrela, datuak ondo dauden ala ez ikusi ahal izango dute.

Nork bere fitxa ikusi eta inprimatu eta/edo fitxa aipatu Ordezkaritzetan jasotzeko epea: 2008ko apirilaren 22tik, asteartea, 2008ko apirilaren 30era arte, asteazkena (biak barne).

    Izangaiak, lehen adierazitako atalen batean aldaketarik egin edo datuak kendu edo sartu nahi baditu, web orri honetan eskura duen Erreklamazio-orria erabili ahal izango du, baita Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan jaso ere. Zerbait gehitu edo aldatu nahi zaion atal bakoitzerako eskatzen dena bete dela egiaztatzen duten agiri guztiak batu beharko zaizkio erreklamazio-orriari.

    Erreklamazioak egiteko epea fitxak jasotzeko berbera da: 2008ko apirilaren 22tik, asteartea, 2008ko apirilaren 30era  arte, astezkena (biak barne).



 

 Ebazpena, 2008ko maiatzaren 16ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko hautagaien behin-behineko zerrenda argitaratzen da.

  • Oharra: Behin-behineko zerrenda maiatzaren 19an argitaratuko da. Erreklamazioa aurkezteko epea, 2008ko maiatzaren 20tik 26ra izango da (biak barne) 

 

  Ebazpena, 2008ko ekainaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko hautagaien behin betiko zerrenda argitaratzen da.

  • Oharra: Behin betiko zerrenda ekainaren 5ean argitaratuko da. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea, 2008ko ekainaren 6tik uztailaren 5era izango da (biak barne)