Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Langileak
 

Erabilerraztasuna A

Langileak / Ordezkapenetarako izangaiak


 

   Ordezkapenetarako zerbitzua dago, ikasturtean zehar unibertsitatez besteko ikastetxe publikoetan sortzen diren langileen behin-behineko beharrak betetzea. Behar horiek betetzeko bidea objektiboa, gardena eta ahalik eta eragingarriena izan dadin, ordezkapenetarako izangaien zerrenda bakarra eratu da, honako lagunek osatua:

     1. Sare publikoko ordezkapenetako zerrendetan dauden izangaiek.

     2. Izangaien zerrendetan sartzeko eskatutako guztia bete, eta eskaera aurkeztu ere egin dutenek, zerrenda ireki denean, baldin eta onartuak izan badira.

   Ordezkapenetarako izangaien zerrenda kudeatzeari buruzko arauak hemen daude jasota: Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenean(EHAA, 04-06-11a), jarraibide berriak onartu baititu. Aurreko arauaren irizpide nagusiei eutsi die, eta gerora sartutako aldaketak bildu, terminologia eguneratu eta berrikuntza batzuk ere sartu ditu, zerrenda kudeatzen izandako esperientziak erakutsitakoa aintzat hartuta.

   Beste alde batetik, Langilearen Kudeaketa Zuzendariaren 2005eko apirilaren 20ko Ebazpenaren2005eko maiatzaren 18ko Ebazpenaren2006ko ekainaren 20ko Ebazpenaren2007ko martxoaren 26ko Ebazpenaren, eta 2007ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez, titulazio eta espezialitateen taularen aldaketak onartu dira, aurrekoaren akatsak eta huts egiteak zuzentzeko.

   Urtero bezala, ikasturtea amaitu baino lehen, zerrendan dauden izangaien merezimenduak birbarematzeko prozesuari ekingo zaio. Prozesu horretan, izangaiek euren esku izango dute emandako zerbitzu berriak aurkeztu, izan daitezkeen akatsak zuzendu edo orain arte egindako aukeretan aldaketak sartzea:

   
1.- Ordezkapenak zer lurralde historikotan egin nahi diren.

2.- Lurralde bakoitzerako jardunaldi-aukera.

3.- Hizkuntza-eskakizunaren aukera.

4.- Irakaskuntza hirueledunen aukera.

5.- Titulu akademikoak.

6.- Emandako zerbitzuak.

7.- Espezialitateak.

8.- Beste datu batzuk.

9.- Musika-jarduera.


    Horretarako, ordezkapenetako izangaiek honako hau egin ahal izango dute:

  • Nork bere fitxa www.irakasle.net helbidean ikusi (postaz bidalitako pasahitzak erabiliz) eta inprimatu.
  • Izangaiek bakoitzaren datuak jasotzen dituen fitxa bana hartu ahal izango dute Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan, eta, horrela, datuak ondo dauden ala ez ikusi ahal izango dute.

Nork bere fitxa ikusi eta inprimatu eta/edo fitxa aipatu Ordezkaritzetan jasotzeko epea: 2008ko apirilaren 22tik, asteartea, 2007ko apirilaren 30ra  arte, asteazkena, (biak barne).



 OHARRA: Arrazoitutako uko egitea aurkeztu eta 2007/2008 ikasturtean egoera horretan izan direnek, 2008/2009 ikasturtean ere egoera horri eutsiko diote, lehen esandako epean ordezkapenak egiteko egoerara itzuli nahi dutela adierazten ez badute, behintzat.

    Izangaiak, lehen adierazitako atalen batean aldaketarik egin edo datuak kendu edo sartu nahi baditu, web orri honetan eskura duen Erreklamazio-orria erabili ahal izango du, baita Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan jaso ere. Zerbait gehitu edo aldatu nahi zaion atal bakoitzerako eskatzen dena bete dela egiaztatzen duten agiri guztiak batu beharko zaizkio erreklamazio-orriari.

    Erreklamazioak egiteko epea fitxak jasotzeko berbera da: 2008ko apirilaren 22tik, asteartea, 2008ko apirilaren 30era  arte, asteazkena, (biak barne).