
Ordezkapenetarako zerbitzua dago, ikasturtean zehar unibertsitatez besteko ikastetxe publikoetan sortzen diren langileen behin-behineko beharrak betetzeko. Behar horiek betetzeko bidea objektiboa, gardena eta ahalik eta eragingarriena izan dadin, ordezkapenetarako izangaien zerrenda bakarra eratu da, honako lagunek osatua:
1. Sare publikoko ordezkapenetako zerrendetan dauden izangaiek.
2. Izangaien zerrendetan sartzeko eskatutako guztia bete eta eskaera aurkeztu ere egin dutenek, zerrenda ireki denean.
Aurten, alde sozialarekin negoziatu ondoren, Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren Ebazpen bat prestatu da. Ebazpen horrek, 2004ko maiatzaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena (EHAA, 04-06-11a), hain zuzen ere, ordezkapenetarako izangaien zerrenda kudeatzeko jarraibide berriak onetsi ditu.Aurreko arauaren irizpide nagusiei eutsi die, eta gerora sartutako aldaketak bildu, terminologia eguneratu eta berrikuntza batzuk ere sartu ditu, zerrenda kudeatzen izandako esperientziak erakutsitakoa aintzat hartuta. Laburpen bat doakizue aldaketa garrantzitsuenekin.
Urtero bezala, ikasturtea amaitu baino lehen, zerrendan dauden izangaien merezimenduak birbarematzeko prozesuari ekingo zaio. Prozesu horretan, izangaiek euren esku izango dute emandako zerbitzu berriak aurkeztu, izan daitezkeen akatsak zuzendu edo orain arte egindako aukeretan aldaketak sartzea:
1.- Ordezkapenak zer lurralde historikotan egin nahi diren
2.- Lurralde bakoitzerako jardunaldi-aukera
3.- Hizkuntza-eskakizunaren aukera
4.- Irakaskuntza hirueledunen aukera
5.- Titulu akademikoak
6.- Emandako zerbitzuak
7.- Espezialitateak
8.- Beste datu batzuk
Horretarako, sail honek prozedura bat prestatu du, eta prozedura horren bidez izangaiek bakoitzaren datuak jasotzen dituen fitxa bana hartu ahal izango dute Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan, eta, horrela, datuak ondo dauden ala ez ikusi ahal izango dute. Hona fitxa horiek ordezkaritzetan hartzeko epea: hasi, 2004ko maiatzaren 25ean, asteartea, 11:00etan; amaitu, 2004ko ekainaren 2an, asteazkena( biak barne).
|
OHARRA
|
| 2003/2004ko ikasturtean justifizikazioren batekin ordezkapenei uko egin dieten izangai guztiek honako hau adierazi beharko dute, goian esandako epean: 2004/2005eko ikasturtean ere egoera horretan jarraitu nahi duten, ala zerrendan berriro egon nahi duten, ordezkapenak egiteko moduan. |
Izangaiak, lehen adierazitako atalen batean aldaketarik egin edo datuak kendu edo sartu nahi baditu, web orri honetan eskura duen Erreklamazio-orria erabili ahal izango du, baita Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan jaso ere. Zerbait gehitu edo aldatu nahi zaion atal bakoizerako eskatzen dena bete dela egiaztatzen duten agiri guztiak batu beharko zaizkio erreklamazio-orriari.
Erreklamazioak egiteko epea fitxak jasotzeko berbera izan da: hasi, 2004ko maiatzaren 25ean, asteartea, 11:00etan; amaitu, 2004ko ekainaren 2an, asteazkena (biak barne).
Izangaiek egindako erreklamazioak eta eskaerak aztertuta eta araudiaren arabera aintzat hartzekotzat jotzen direnei jaramon egin ondoren, ordezkapenetarako izangaien behin-behineko zerrenda 2004ko ekainaren 28an argitaratu da, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-oholetan eta web honetan argitaratu ere. Titulazioak ematen dien lehentasunen arabera ordenatu dira izangaiak zerrendaren barruan, eta puntuazio handienetik txikienera kokatu dira. Goian aipatutako ebazpenaren 3.artikuluan ezarritako baremoaren arabera atera da puntuazioa.
Behin-behineko zerrendari ere erreklamazioak aurkezteko epea ezarri da:hasi, 2004ko ekainaren 28an (astelehena); amaitu, 2004ko ekainaren 30ean (asteazkena) biak barne.
Erreklamazio guztiak ebatzi ondoren, uztailaren 9an 2004-2005 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren Ebazpenaren bidez argitaratu ere, behin-behineko zerrenda jarri zen leku berberetan..
Behin betiko zerrendaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, Ebazpena argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita.
  
 |
ERREKLAMAZIO-ORRIA: |
|
|
|