|
|
|
|
BALDINTZAK ETA INSKRIPZIO EPEAK
|
-
1 - ADINARI BURUZKOAK
- Erdi-mailako tituluetarako, 18 urte, proba egiten den urte naturalean beteak.
- Goi-mailakoetarako, 20 urte, proba egiten den urte naturalean beteak.
-
2 - ONDOKO BETEKIZUNETAKO BAT, GUTXIENEZ
- Gutxienez bi urteko lan-esperientzia, egiaztagarria, aitorpena eman nahi zaion heziketa-zikloarekin lotua.
- Dagokion lanbide-sektorearekin zerikusia duten lanbide-ikaskuntzak eginak izatea.
-
3 - MATRIKULATZEKO ALDIA ETA EPEAK
- I EPEALDIA:
- Matrikula - inskripzioa: Urriaren 1etik 15era
- Aholkularitza-fasea: Urriaren 15etik abenduaren 15era
- Frogak egiaztatzeko aldia: Abenduaren 15etik otsailaren 15era
- II. EPALDIA :
- Matrikula - inskripzioa: Martxoaren 1etik 15era
- Aholkularitza-fasea: Martxoaren 15etik maiatzaren 15era
- Frogak egiaztatzeko aldia: Maiatzaren 15etik uztailaren 15era
-
- Inskripziorako, 24€ (aholkularitza fasea barne)
- Gaitasuna egiaztatzeko probak egiteko faserako, 12€ aitorpena eman nahi zaion Gaitasun Unitate bakoitzeko. Aholkularitza-fasearen ondoren eta egiaztatze-fasearen aurretik egin behar da diru-sarrera
-
5 - MATRIKULAZIOA
- Kurtso bakoitzak, urria eta martxoko deialdien ondorioz, bi deialdi izango ditu. Hautagaiak, heziketako ziklo berberako, kurtso berberaren deialdi batean matrikula dezake, soilik.
- Ezin da matrikulatu, ziklo berberako, bi zentru ezberdinetan, ezta, aldi berean, Egituran eta beste heziketa mota batean modulo berberako matrikula egin.(adibidez hasierako hezkuntza edo eskaintza partziala).
|
|
|