Agentziak aurkezten du LHko ikastetxeetarako prozesuen araberako kudeaketa-sistema integratu bat diseinatu duen taldeak aurrera eramandako lana.
Jardunaldia joan den azaroaren 9an egin zen, Elgoibarko Makina-Erremintako Institutuan, Euskalit-ek sustatutako kalitateari buruzko XII. aste europarraren barruan.
Programak puntu hauek sartzen zituen: LHko ikastetxeetan ingurumen-kudeaketari eta prebentzio-praktikei buruzko diagnostikoa eta prozesuen araberako kudeaketa-sistema integratu bat ezartzeko aukerak.
LHko ikastetxeei lotutako 81 pertsonak hartu zuten jardunaldian parte eta parte-hartzaileek balorazio ona egin dute. 7ko batezbestekoa gainditu da Euskalit-en inkestan agertzen diren alderdi guztietan.

|