Guneka
Hau da Guneka proiektuaren helburua: antolaketa-eredu berri bat ezartzea, lankidetzan, pertsonenganako konfiantzan eta taldeen kudeaketako gaitasunean eta autonomian oinarritutakoa.
Proiektua lau urtean egin beharreko egitasmo gisa igortzen zaie ikastetxeei (bigarrenean gaude).
Lehenengo ikasturtean Alorgune Kudeaketa Eskuliburua deritzona definitzen saiatuko gara, bai eta Saregune edo ikastetxeko intranet definitzen ere.
Bigarren ikasturtearen xedea Adiguneren, Gidagunere, Lagunguneen eta Hobeguneen kudeaketa diseinatzea da, eta aurreko ikasturtean deskribaturikoa ezartzen hastea.
Hirugarren ikasturtean, Alorguneren eta Sareguneren kudeaketaren aplikazioan emaitza jakinak lortzen hasiko dira. Aldi berean, Adiguneren, Gidaguneren, Lagunguneen eta Hobeguneen kudeaketari buruz definiturikoa ezartzeari ekingo diote. Ikasguneren kudeaketa diseinatzen amaituko dute.
Laugarren ikasturtean proiektua amaitu egingo da, eta emaitza nabarmenak izango dira hauen ezarpenean: ALORGUNE, SAREGUNE, ADIGUNE, GIDAGUNE, LAGUNGUNEAK eta HOBEGUNEAK; eta era berean, aurreko ikasturtean Ikasguneren kudeaketan diseinaturikoa ezarri egingo da.
INVESTORS IN PEOPLE -
liP proiektuaren helburua pertsonak kudeatzeko sistemak hobetzea da, sistema horiek estandarraren gomendioen arabera egokituz. Hori lortzeko, hobetzeko planak diseinatu eta ezarriko dira eta ikastetxeak ziurtatuko dira, mota estandarreko auditorien bidez (no Profile), gutxi gora-behera urte batean (2008ko 3. hiruhilekoa). Horretarako, hautemandako hobetzeko ekintzak eta guztiz garatu gabeko ekintzak zabaltzen arituko da ikastetxe-sare berria (6) ikasturte honetan.
EFQM 3
EFQM 3 proiektuaren xedea ikastetxeetan kudeaketa-sistemak hobetzea da prozesuen araberako kudeaketa eta hobetzeko planak diseinatuz eta ezarriz. Horiek EFQM eredu estandarrekin eta Hobbide-ren araberako moldaketekin bateratuko dira, prestakuntzaren bidez.
Goikoaren ondorio moduan, 400 puntu lortzea (2009tik aurrera).
PKS (PROZESUAREN ARABERAKO KUDEAKETA SISTEMA)
Ikastetxeentzat prozesuen araberako kudeaketa-sistema bat diseinatu eta ezartzea da proiektu honen helburua. Sistemak honelako ezaugarriak izango ditu:
" PROZESUEN ARABERAKO KUDEAKETA bermatuko du
" Dokumentuen kudeaketa ERRAZAGOA izango da
" ZIURTATU AHALKO DA, UNE-EN ISO 9001:2000 arauaren arabera
" BAT EGINGO DU Euskadiko Lanbide Heziketaren Kudeaketa, Autoebaluazio eta Hobekuntza Ereduarekin
HOBBIDE, Euskadiko Lanbide Heziketaren Kudeaketa, Autoebaluazio eta Hobekuntza Eredua
"Hobbide-LHren kudeaketako Euskadiko Eredua" izeneko proiektuaren asmoa LHko ikastetxeen kudeaketarako, autoebaluaziorako eta hobekuntzarako erreferentzia izango den eredu bat diseinatu eta ezartzea da, EFQM ereduaren irakurketa horizontalean oinarriturik. Kudeaketa-eredu horrek gure errealitatera moldaturik egon behar du, baina ez du ereduaren edukia mugatu behar; gainera, ikastetxeen kudeaketako praktika onak uztartu behar ditu. Ereduaren azken xedea LHko ikastetxeak eta sistemak bateratzea da, "lankidetzako" ikuspegi batetik.
POI PROIEKTUAK- 2007-2010
Hau da POI-R5 proiektuaren helburua:
" Proiektuetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza jarduera berriak antolatzeko modu berriak ikertu eta ikastea.
" Esparru teoriko bat eratzea eta proiektuetan oinarritutako ikasketen ereduak sortzea, egungo LHko ikastetxeetako eta Europan erreferentzia diren beste ikastetxe batzuetako esperientziak abiapuntutzat hartuta.
" Hala dagokionean, esperientzia zabaltzea ikastetxeetako ziklo eta irakasle-talde berrietara.
" Hobeto gauzatzen laguntzea giltza diren gaitasunei eta lehentasunezko eremuei buruz (gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak) Europako zuzentarauek diotena eta enpresetan gaitasunen alorrean eskatzen dena.
" Ikasleen gaitasunak eta prestakuntzaren etekinak hobetzea, enpresa-alorrean eskatzen diren gaitasunetara moldatzeko.
Ikuspegi berri honen arabera ikasi duten ikasleek jasotako gaitasunek beste ikasleenen aldean hobekuntzarik izan duten aztertzea.
KSI Kalitateko, Ingurumeneko eta Lan Arriskuen Prebentzioko Kudeaketa Integratuko Sistema.
Lanbide Heziketako ikastetxeei Kalitateko, Ingurumeneko eta Lan Arriskuen Prebentzioko sistema dokumental eta integratua eskaintzea da KSI proiektuaren helburua. Sistema hori homologaturik egongo da, ikastetxeen politika eta helburuekin bat etorriko da, funtzionamendua erraztuko du, eta kostuak murriztuko ditu. Horrez gainera, langileak gehiago inplika daitezen sustatuko du, bai eta emaitza orokorrek hobera egin dezaten ere.
|