Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. Agentzia
  6.  
  7. Gaitasuna egiaztazeko egitura
 

Erabilerraztasuna A

AURKEZPENA


 

Lanbide-Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren sorrera

Lanbide-Heziketaren Euskal Planak V. idazpuruan dio beharrezkoa dela Lanbide-Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia sortzea, hori izango baita Lanbide-Heziketako sistema ebaluatuko duen organoa.

Agentzia 62/2001 Dekretuaren bidez sortu zen (2001eko apirilaren 3ko EHAA).

Ondorengo hauek dira Euskal Agentziaren helburuak:

  • Lanbide-Heziketaren kalitatea sustatzea eta ebaluatzea, eta horretarako, kalitatea ziurtatzeko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko sistemak, prozesuak eta metodoak definitu eta/edo ezartzea.
  • Biztanleria aktiboaren –landuna zein lanik ez duena– lanbide-gaitasunak ebaluatzeko bitartekoak garatzea, eta, aldi berean, ebaluazio horren kalitatea egiaztatzea.
  • Pertsonen gaitasunen ziurtagiri ofiziala eta bakoitzaren lorpen profesionalak erregistratzea.

 


EGITURA