Lan esperientzia justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Inoren konturako langilea:
1.- Gizarte Segurantzaren diruzaintza orokorraren edo lan-mutualitatearen egiaztagiria. Egiaztagiri horretan, enpresa(k), lan-kategoria(k) (kotizazio-taldea) eta kontratazio-aldia(k) agertu beharko dira.
2.- Lan egin duen enpres(ar)en ziurtagiria. Ziurtagiri horretan, berariaz zehaztu beharko dira kontratu(ar)en iraupena, egiten zuen lana edo lanak eta lan horietan emandako ordu kopurua.
b) Bere konturako langilea:
1.- Langile Autonomoen Araubide Berezian emandako kotizazio-aldiko egiaztagiria.
2.- Zergapekoen erroldako inskribapen-ziurtagiria (altako aitorpenaren kopia, 036 inprimakia) (1538/2006 ED, 49 art.)
3.- Interesatuak egindako deskribapen-memoria, lanean emandako denboran egindako jarduerei buruzkoa.
«« ATZERA ««
|