Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. Sarbide Probak
 

Zikloetarako sarbide proba

Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetarako sarbidea arautzen duen Aginduaren (2010eko azaroaren 15eko AGINDUAK aldatua) arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hezkuntza-zikloetara sartzeko probak deituko ditu, gutxienez urtean behin; eta proba kasu bakoitzean zehaztutako egunean eta lekuan egingo dira.

Sarbide-proba horretan parte hartzeko izen-ematea dagokion eskabidearen bidez egingo da.

Lanbide Heziketako Zuzendaritzak antolatuko ditu irakaskuntza horretan sartu nahi duten eta zuzenean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleen sarbide-probak.

Sarbide-probak egiteko, ebaluazio-irizpideak ezartzeko eta horiek kalifikatzeko, epaimahaiak osatuko dira. Epaimahai horiek irakasleen kidegoko nahiz hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioez egongo dira osaturik, eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat ere izango da horietan.

Proba bai euskeraz, bai gazteleraz egin daiteke, izangaiak nahi duena.

Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetan sartzeko probak prestatzeko oinarri izango dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuaren 2008ko apirilaren 13ko Aginduan ezarritako ebaluaziorako erreferenteak. Agindu horrek Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetarako sarbidea arautzen du. Zehaztasun gehiagorako, ikusi "IKASAGI-EDUKIAK" menu atalean

Web honen informazioa orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.

Azken eguneratzea: 2014/09/17
Compromiso con las personas