Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Lanbide Heziketa
  4.  
  5. Sarbide Probak
 

Erabilerraztasuna A

Zikloetarako sarbide proba


Proba egiteko salbuespenak

25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditurik duten ikasleek, hezkuntza-zikloetan sartzeko probarik egin behar ez dutenez, ziklo horietan matrikulatzeko aukera izango dute, egoera hori egiaztatu ondoren, eta sarbide-probara aurkezteko beharrik izan gabe. Ikasle horiek, onarpen-prozesuan, zikloetan sartzeko probako txandan egongo dira, eta 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proban ateratako kalifikazioa izango dute

Erdiko maila

  • proba osoaren salbuespena:
    • Goi-mailako zikloetarako sarbide-proba gainditu dutenek
  • atal zientifiko-teknikoaren salbuespena
    • Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa bateko nahitaezko moduluak gainditu dituztenek
    • profesionaltasuneko egiaztagiri bat dutenek.
    • gutxienez urte betez lanaldi osoan emandako ordu-kopuruen pareko lan-esperientzia dutela bermatzen dutenek. Lan esperientzia justifikatzea
    • erdi mailako titulu bateko gaitasun unitatearekin loturiko bi modulu gainditu dituztenek 
    • probak ospatzerakoan Lan Hastapenako 2. kurtsoa gainditu dutenek. (salbuespen hau, 2008 eta 2009an bakarrik)
  • atal soziolinguistikoaren salbuespena
    • Helduen hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten komunikazio-alorra eta gizarte-alorra (borondatezko modulua)
  • atal matematika eta zientifiko-teknikoaren salbuespena
    • Helduen hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten alor zientifiko-teknikoa (borondatezko modulua)

Goiko maila

 

Hauek ez dute atal espezifikoa egin beharko

  • Hautatutako aukeraren barruan sartzen den gai-multzoren batekin loturiko erdi mailako hezkuntza-ziklo bat gainditu dutenek
  • Hautatutako aukeraren barruan sartutako gai-multzoren baten profesionaltasun-egiaztagiria dutenek, biko edo gehiagoko gaitasun-mailakoa
  • Hautatutako aukeraren barruan sartutako gai-multzoren batekin lotutako lan-esperientzia dutenek, urtebetez lanaldi osoan emandako ordu-kopurukoen pareko esperientzia gutxienez.Lan esperientzia justifikatzea
  • goi mailako titulu bateko gaitasun unitatearekin loturiko bi modulu gainditu dituztenek
Azken eguneratzea: 2008/02/25