Probaren egitura eta antolamendua
Probak bi atal ditu:
- Atal amankomuna. Atal horretan, hautagaiek goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak probetxuz egiteko heldutasuna eta egokitasuna baduten ebaluatuko da, bai eta arrazonamendu-gaitasuna eta idatzizko adierazpena ere. Batxilergoko hizkuntzako oinarrizko edukiei eta matematiken oinarrizko funtsei buruzkoa izango da, kontuan hartu behar baita hartzaileek agian ez dutela Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulurik izango.
Erreferentziako edukiak:
- EUSKARA EDO GAZTELANIA ETA LITERATURA
- MATEMATIKAREN OINARRIAK
-
Atal espezifikoa. Atal horretan, kasuan kasuko lan-alorrean hautagaiek dituzten oinarrizko gaitasunak ebaluatuko dira, eta hezkuntza-ziklo bakoitzarekin zuzenean lotutako ikasgaien oinarrizko ezagupenei buruzkoa izango da. Atal espezifikoaren eduki zehatzak ondorengo eskema hau jarraituz lortzen dira :
-
Heziketa zikloak hiru multzotan edo aukeretan banatzen dira, (A, B eta C ),
-
Izangaiak ikasi nahi duen zikloa hiru aukera hauetako batean sartuta dago. Hau izango da izangaiaren aukera. (bat bakarrik aukera diteke)
- Aukera A B edo C bakoitzak hiru ikasgai ditu, eta hoien artean bi aukeratu behar du izangaiak sarbide proba aurkezteko.
- Aginduaren VI. eranskinak adierazten ditu bai aukerak bai ta ikasgaiak ere.
|