Erdi mailako probaren egitura eta antolamendua
1631/2006 Errege Dekretuak ezartzen ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasleek jaso beharreko gutxieneko ezagupenak, hortaz, erdi mailako heziketa zikloetarako sarbide-probak dekretu horretan ezinbestekotzat jotzen diren oinarrizko gaitasunei buruzkoak izango dira: hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna, gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna, matematikarako gaitasuna eta ingurune fisikoa ezagutu eta harekin elkarrekintzan jarduteko gaitasuna.
Erdi mailako heziketa zikloetarako sarbide-probek hiru atal izango dituzte:
PROBAREN ATALAK OINARRIZKO GAITASUNAK ERREFERENTZIAKO IKASGAIAK
- 1-SOZIOLINGUISTIKOA
- Erreferentziako ikasgaiak:
- Gizarte zientziak
- Euskara edo Gaztelania eta Literatura
- Herritartasunerako eta Giza Eskubidetarako Hezkuntza (Ikasgaia hau ezarri arte, ez da probarik egongo)
- 2- MATEMATIKA - erreferentziako ikasgaia: Matematika
- 3- ZIENTIFIKO-TEKNIKOA
- Erreferentziako ikasgaiak:
- Natur zientziak
- Teknologia
|