Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Sarrera
  2.  
  3. Etengabeko ikaskuntza
  4.  
  5. Etengabeko ikaskuntzako programak
 

Erabilerraztasuna A

Leonardo da Vinci


Programa honen helburua da arreta ematea Lanbide Heziketan parte hartzen duten guztien -, hirugarren mailakoak izan ezik (goi  mailako zikloak)- irakaskuntza- eta ikaskuntza-premiei, baita hezkuntza hori errazten duten instituzio edo erakundeenei ere

HELBURUAK
  • Parte-hartzaileei laguntza ematea, prestakuntzan eta haien garapen pertsonala erraztuko duten ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko prozesuan
  • Kalitatearen hobekuntza eta berriztapena sustatzea, lanbide heziketan eta prestakuntza-sistemetan, instituzioetan eta erakundeetan
  • Lanbide Heziketak eta mugikortasunak enpresa arloan duten erakargarritasuna indartzea, langileen mugikortasuna erraztuz
JARDUERAK
  • Banakako mugikortasuna 
    • Nazioz haraindiko egonaldiak enpresa edo instituzioetan, hasierako Lanbide Heziketako ikasleentzat
    • Nazioz haraindiko egonaldiak enpresa edo instituzioetan, lan-munduko pertsonentzat
    • Egonaldi eta trukeak Lanbide Heziketako profesionalentzat
  • Elkarteak 
    • Berriztapena transferitzeko proiektu multilateralak
    • Berriztapena garatzeko proiektu multilateralak
  • Beste jarduera batzuk  
    • Sare tematikoak
    • Laguntza neurriak
HARTZAILEAK
  • Lanbide Heziketako era guztietako instituzioetako ikasleak.
  • Langileak.
  • Programaren xede diren sektoreetan prestakuntza ematen duten instituzio eta antolamenduak
  • Instituzio edo erakunde horietako irakasle, prestatzaile eta beste pertsonal-mota batzuk.
  • Lanbide Heziketarekin zerikusia duten elkarteak eta horiek ordezkariak
  • Enpresak eta gizarte- eta lan-alorretako ordezkariak, Merkataritza Ganberak eta beste merkataritza-erakunde batzuk barne direla
  • Ikerketa-zentroak, eta etengabeko ikaskuntzarekin zerikusia duten hainbat zerbitzu (informazioa, gidaritza eta aholkularitza) ematen dituzten organismoak
  • Lanbide Heziketako sistemen arduradunak, pertsonak zein organismoak
  • Goi hezkuntzako erakundeak, irabazi asmorik gabekoak eta GKEak
Azken eguneratzea: 2007/03/21