Programa honen helburua da arreta ematea goi mailako irakaskuntzan eta hirugarren mailako Lanbide Heziketan (goi mailako zikloetan) parte hartzen duten guztien irakaskuntza- eta ikaskuntza-premiei, baita prestakuntza mota hau ematen duten instituzioenei ere.
HELBURUAK
- Goi hezkuntzako espazio europar baten sorrera sustatzea.
- Kalitatea hobetzea eta ikasleen eta hezkuntza-pertsonalaren mugikortasuna areagotzea.
- Alde anitzeko lankidetza sustatzea goi hezkuntzako instituzioen artean.
- Hezkuntzan eta prestakuntzan praktika berritzaileak gauzatzeko erraztasunak ematea.
JARDUERAK
- Banakako mugikortasuna
- Ikasleen mugikortasuna, ikasteko, enpresetan egoteko, ikerketa-zentroetarako edo beste erakunde batzuetarako
- Goi irakaskuntzako irakasleen eta pertsonal ez irakaslearen edo enpresa-pertsonalaren mugikortasuna, prestatzeko edo irakasteko helburuarekin.
- Programa trinkoak, hizkuntzen ikastaro trinkoak eta mugikortasunaren antolaketa.
- Proiektu multilateralak
- Ikasteko programen garapena
- Unibertsitate eta enpresen arteko lankidetzari buruzko proiektuak.
- Goi hezkuntzaren modernizatzeari buruzko proiektuak
- Campus birtualei buruzko proiektuak
- Beste jarduera batzuk
HARTZAILEAK
- Ikasleak eta praktiketako profesionalak, irakasleak, prestatzaileak eta goi hezkuntzako instituzioetako pertsonalaren beste kategoria batzuk.
- Goi hezkuntzako instituzioak.
- Goi hezkuntzari eta bere ordezkariei lotutako erkidegoak.
- Enpresak eta gizarte- eta lan-ordezkariak.
- Erakunde publiko eta pribatuak, baita GKEak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak ere.
- Ikerketa-zentroak eta etengabeko ikaskuntzaren gaietan ardura duten erakundeak.
- Informazio-zerbitzuak, gida eta aholkularitza ematen dituzten erakundeak.
|