Kalitatezko etengabeko ikaskuntza garatzen lagundu, eta berrikuntza eta europar dimentsioa sustatzea.
Etengabeko ikaskuntzako europar esparrua sortzen laguntzea.
Europar Batasuneko estatu kideetan etengabeko ikaskuntzarako dauden aukeren kalitatea, erakargarritasuna eta irisgarritasuna hobetzen laguntzea.
Etengabeko ikaskuntzak, gizarte-kohesioari, herritartasun aktiboari, kulturen arteko elkarrizketari, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari, eta pertsona bakoitzaren errealizazioari egiten dion mesedea indartzea.
Sormena, lehiakortasuna, enplegagarritasuna eta ekintzaile-espiritua sustatzen laguntzea.
Adin guztietako pertsonek, maila sozioekonomikoa edozein dutela, etengabeko ikaskuntzan gehiago parte hartu dezaten erraztea.
Hizkuntzen ikaskuntza eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako eduki, pedagogia, praktika eta zerbitzu berritzaileen garapenari laguntzea etengabeko ikaskuntzaren esparruan.
Etengabeko ikaskuntzaren rola indartzea, elkarren arteko ulertzean eta giza eskubideekiko eta demokraziarekiko begirunean oinarritutako herritartasun europarraren sentimendu bat sortzeko prozesuan. Herriekiko eta beren kulturekiko tolerantzia eta begirunea sustatuko dira.
Emaitzen, produktuen edo prozesu berritzaileen hedapena eta ustiapena sustatzea, baita Etengabeko Ikaskuntzako Programaren jarduera-eremuetan praktika onak trukatzea ere, hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetzeko asmoz.
Emaitza eta produktu berritzaileak zabaldu eta balioztatzea, eta praktika edo jardun onak trukatzea Etengabeko Ikaskuntzako Programaren eremuetan, hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetze aldera.